Produktu berria ezagutzeko edo harpidetzeko, bete ondorengo galdetegia:
Harremanetarako, deitu 943-30 43 45 telefonora
(ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:30-19:30 eta larunbatetan 9:00-13:00)
edo idatzi harpidetza@berria.info helbide elektronikora
Gaur egungo errealitatera egokitu nahian, heldu da 2003. urteaz geroztik abian dugun proiektuari aldaketak egiteko unea. Alde batetik, batu egin ditugu, HITZAk dauden eskualdeetan, papereko egunkari lokalak (HITZAk) eta egunkari nazionala (BERRIA), eta, beste alde batetik, herrialdeetako HITZAk sortu ditugu herrialde bakoitzerako (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroa). Herrialdeetako HITZAk ostiralero argitaratuko dira; HITZA guztiekin batera joango dira, eta, HITZA jasotzen ez den tokietan, BERRIArekin batera.
Eskaintza berri hau ardatz hartuta, harpidetza kanpaina zabal bat hasi dugu. Produktu berria jendaurrean aurkeztu, ezagutarazi eta harpidedun berriak egiteko deia zabaldu nahi dugu. Izan ere, harpideduna da paperezko zein sareko eskaintzaren sostengu nagusia.
Berriketan.info komunitate ireki bat da, informazioan oinarritutako sare soziala. Komunitate honetan parte hartzen dute BERRIA/a>ko eta Hitzetako kazetariek, baina, horretaz gain, irekia dago gainontzeko kazetari eta edozein erabiltzaile euskalduni. Helburua da euskarazko informazioaren topagune eta eztabaidagune izatea. Nahi duenak aukera dauka bere soslaia Twitter eta Facebook-eko soslaiekin automatikoki lotzeko, eta Berria.info-n ere txertatuko da horko informazioa.
Sareko beste aldaketetako bat, berria.info webgunean emango da. Etengabeko edizioari lehentasuna emanez, gaur egungo eguneraketen kopurua handitu egin nahi da: hamahiru albiste izaten ziren lehen, eta 40-45 albiste izango dira hemendik aurrera. Albiste laburrak izango dira, flash moduan landutakoak. Gertakariak eta ekitaldiak zuzenean kontatuko dira (testuen eta ikus-entzunezkoen bidez); zuzeneko albisteak sustatuko dira (Twitter sistemaren bidez); beste atal batean, informazio arinagoa eta aisialdiari lotutakoa jasoko da: bideoak, argazkiak, Interneteko euskal munduan dauden artikulu interesgarrietarako loturak, eta teknologia berriei, Interneti eta zientziari buruzko albisteak bilduko dira.
Hitzak
Eskualdeetako Hitzek ere izango dute euren garapena sarean, eta herritarrengandik are hurbilago dagoen informazio emango dute. Herri bakoitzak webgune propioa edukitzeko aukera izango du. Tokian tokiko HITZA horietan argazki galeriak, bideoak, audioak, PDFak, Twitter jarioak eta abarrak integratu ahal izango dira aurrerantzean:
- Oarsoaldeko Hitza
- Urola Kostako Hitza
- Goierriko Hitza
- Tolosaldeko Hitza
- Irutxuloko Hitza
- Lea-Artibaiko eta Mutrikuko Hitza
- Busturialdeko Hitza
Herrialdeko astekariak
Euskaraz oso zaila da produktu bakarrarekin jende askorengana iristea. Hori horrela izanik, dibertsifikazioaren bidez jende gehiagorengana iristeko apustuaren bidetik, herrialdeetako astekariak argitaratuko ditugu paperean (informazio lokalak Interneten ere badu tokia).
Herrialde bakoitzeko euskaldunak euskaraz irakurtzera bultzatuko dituen produktu gertukoa eta irakurterraza egin nahi izan dugu, horrela informazio nazionalaren eta lokalaren arteko hutsunea bete nahian. Hain justu, astekari honekin, gertutasun hori bilatu nahi dugu, tokiko informazioak daukan garrantziaren eta arrakastaren lekuko izan garelako.
Ezaugarriak
Herrialde bakoitzak berea. Herrialde horretako informazioa soilik lantzen duena.
Astekariak hamasei orrialde izango ditu Gipuzkoan eta Bizkaian, eta zortzi Ipar Euskal Herrian, Araban eta Nafarroan. Ostiraletan argitaratuko da, eta BERRIA eta HITZA lokalarekin batera banatuko da, HITZA lokalak dauden eskualdeetan eta Donostian.
Informazio lokala eta soziala batik bat izango dituen astekaria.